Langabeziak %2,1 egin du behera

Guaixe 2008ko uztailaren 2a

Lan bila dabiltzan sakandarretatik 338 emakumeak dira eta 174 gizonak. Adinari erreparatuz gero 25 urte baino gutxiago dituzten langabetuen kopurua 98koa da (38 gizon eta 60 emakume), duela hilabete 110ekoa zen. 25 urtetik gora duten eta lana opatzen ari diren sakandarrak 414 dira (aurreko hilean baino 1 gehiago). Gehienek ere zerbitzuetan lan egin nahi dute, 268. Industria arloan lan egin nahiko luketenen kopurua 139koa da. Eraikuntzan aritzeko prest 45 pertsona daude eta beste 11k abeltzaintzan lan eginen lukete. Gainera, aurretik kontraturik izan ez duten 49 pertsona daude izena emanda enplegu bulegoan. Sinatutako kontratu kopuruari dagokionez, Altsasuko Enplegu Bulegoak garagarrilean 404 kontratu kudeatu zituen. Haietatik 38 ziren mugagabeak. Nafarroari dagokionez, langabeziak %2 egin du gora eta 450 nafar gehiago daude lan bila. Guztira 22.737 dira, haietatik 13.185 emakumeak dira eta 9.552 gizonak.