Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko kiroldegiak Sakanako pilotarien arteko lehia hartu zuen larunbatean. Nafarroako Lau t´erdiko Txapelketako final erdietarako txartela jokoan, Jon Gorriti eta Jorge Nagore aritu zituen zein baino zein. Ongi jokatu zuen uhartearrak, baina lau t´erdian Nagore mendean hartzea ez da erraza. Amaieran, 22-11 markagailuan, agerian geratu zen txapeldunaren nagusitasuna.Final-erditan, Ibai Bengoetxea izanen du aurrez aurre, datorren asteburuan.