Zubietak eta Capellanek Mikel eta Fernando Goñi izan zituzten atzo aurrez aurre Mungiako pilotalekuan. Bi aurrelariak ez ziren bere mailari onenean egon eta behar baina huts gehiago egin zuten. Baina Aitor Zubietak atzeko kuadrotan izandako nagusitasunak aurretik jarri zituen sakandarra eta laguna. 22-17 amaitu zen partida. Jaialdi berean lehiatu zen Oskar Lasa ere. Berasaluze IX.a aurrelari zuela, Del Rey eta Nalda III.aren aurka lehiatu ziren, jaialdiko lehen partidan. Etxarriarrak eta Berasaluzek irabazi zuten, 22-18.Eskoriatzan ere pilota jaialdi ederra izan zuten atzo. Jaialdiko lehen partidan, Ongaik eta Arizmendik Cabrerizo II.a eta Arrutirekin neurtu zituzten indarrak. Partida ez zen azken unera arte erabaki. Azkenean, 22-21, satrustegiarra eta lagunarendako izan zen garaipena.