Iazko kontuak positiboan itxi zituen mankomunitateak

Guaixe 2008ko uztailaren 3a

Ibarreko erakundearen zorrari dagokionez, 2007aren akaberan 1.048.000 eurokoa zen. Kopuru hori dagoeneko txikiagoa da, aurten 3 mailegu ordaintzeaz bukatu delako. Mankomunitatearen zor maila %9koa da, "mugatik urrun". Bilkura berean Jonjo Agirre batzarkideak eskatu zuen kontuetan erretako edukiontzien balantzea ere jasotzea. Horrekin batera, deialdi, txosten eta bestelakoetan mankomunitateak erabilitako paper bolumena murrizteko e-posta erabiltzea proposatu zuen. AHTSakanako Mankomunitatearen batzarrak aurreko batean abiadura handiko trenaren (AHT) inguruan aritzea erabaki zuen. EAE-ANVk galdetu zuen zertan zen gaia eta Migel Angel Zubiriak azaldu zuen "arazoak ditugu egitasmoa defendatuko duen pertsona edo teknikariren bat opatzeko". Batzarkideek zenbait izen proposatu zituzten, baina horrekin batera, data zehaztu beharra ere azpimarratu zuten.