Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntza deialdia

Guaixe 2008ko uztailaren 3a

Diru laguntza jasotzeko Sakanako Mankomunitateak baldintza batzuk zehaztu ditu. Lehenik, laguntzak kartek edo elementu bakoitzari aplikatuko zaio. Laguntzak ez zaizkie emanen izen-abizen edo toponimoak dituzten errotuluei. Horretaz gain, egoki idatziak izatea eskatu du mankomunitateak. Diru laguntzen zenbatekoari dagokienez, euskara hutsean idatzia dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren erdia ordainduko zaio, gehienez ere 400 euroko mugarekin. Ele bitan idatzitako errotuluak jartzen dituztenei %20 ordainduko zaie, gehienez ere 200 euroko mugara arte. Mankomunitatetik argitu dutenez, laguntzen zenbatekoa erakundearen aurrekontuaren ahalmenaren araberakoa izanen da. Eskaerak abenduaren 10era arte egin ditzakete interesatuek. Informazio gehiago nahi duenak mankomunitatearekin harremanetan jarri beharko du.