Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Istripua gertatu den tokira iritsi direnerako erizainak eta medikuak ezin izan dute ezer egin. Hara ere Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan dira. Gidariaren gorpua kamioitik ateratzen ordu bat eman dute suhiltzaileek. Garabiek kamioia jaso bitartean autobiako Gipuzkoarako norabideko lerro bat itxita egon da. Gaurkaoarekin 22 dira aurten Nafarroako errepideetan hildako pertsonak. Haietatik 5 Sakanan izandako auto-istripuetan hil dira. Bakarra zen ibarrekoa, Olatzagutian kamioi batek harrapatuta hil zen oinezkoa. Iaz 3 sakandar hil ziren auto-istripuetan.