Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Plan estrategikoarekin mankomunitatea 3 urte barru nola izan nahi den zehaztua gelditu da. Bi dira berrikuntza nagusiak. Batetik, uraren ziklo osoa emateko asmoa, hau da, Urdalurren ura hartzen denetik etxeetara iristen den arteko prozesu guztia Sakanako Mankomunitateak kontrolatzea. Horrekin batera, Sakanako Mankomunitatearen beste helburu nagusietako bat da ibarrean dauden Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 3 mankomunitateak batu eta berak kudeatzea zerbitzua. Egungo, "eredu deszentralizatua mantenduko litzatekeela" aipatu zen. Immigrazio zerbitzua sendotzea ere aurreikusten da. Jakina, berrikuntza horien inguruan udalek euren iritzia eman beharko dute. MetodologiaPlan estrategikoaren helburua da eraginkortasuna hobetzea eta zerbitzu hobeak ematea. Helburuak eta haiek lortzeko bideak eta adierazleak jasoak daude plan estrategikoan. Guztia zerbitzuetako langileen laguntzaz egin da. Lan talde bat ere sortu dute langile batzuk eta halakoetan aditua den enpresa bateko adituek. Egungo egoeraren diagnosia egitetik abiatu ziren eta hurrengo urteetarako helburuak landu dituzte.IritziakBakaikuko alkate Eduardo Urrestarazuk esan zuenez, "zer mankomunitate mota nahi dugu. Hori da udalek egin behar duten galdera". Alde horretatik, "lan hori egina ez dagoen neurrian udalek autokritika egin beharra" nabarmendu zuen. Antzeko kezka azaldu zuen Mariano Garcia sozialistak: "udalek zer zerbitzu eman behar dute? Mankomunitatea gero eta zerbitzu gehiago bere egiten ari da".Juanjo Goikoetxea ekintzaileak esan zuenez, "orokorrean ados gaude. Sakana guztirako ona da. Hala ere, egungo dinamika batzuk eta helburu batzuk ez datoz bat". Ekintzaileak adibidetzat euskara eta garapen zerbitzuak jarri zituen, udalei eta gizarteari edota eragileei eskaintzen zaien arreta "orekatu beharra" aldarrikatu zuen. Horrekin batera, lan harremanak hobetu beharra. Juan Migel Perez Hurtado sozialistak "aldaketak udalei eragiten dien ikerketa ekonomikoa egitea" eskatu zuen.