Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juanjo Erdoziak eta David Amillanok gainditu dute Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketako lehen kanporaketa. 13 aizkolarik neurtu zituzten indarrak joan zen asteburuan, Eulaten.Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat erdibitzen bost azkarrenek lortu zuten finalerako txartela. Ander Erasun izan zen lehena (8:57); Lusimari Belarra, bigarrena (9:08); Manuel Kañamares, hirugarrena (9:15); Juanjo Erdozia etxarriarra, laugarrena (9:30) eta David Amillano, bosgarrena (9:51). Iker Gorritiri jaitsiera kanporaketa eska diezaioketeHasiera batean, azkeneko hiru sailkatuek, Jon Telletxeak, Santiago Olanok eta Esteban Pikabeak, maila galdu behar zuten. Hala ere, mediku agiria aurkeztuta kanporaketan parte hartu ez zutenei jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen dute. Egoera horretan daude Iker Gorriti uhartearra eta Arkaitz Olano. Kanporaketa horrek erabakiko luke maila zein aizkolarik galduko lukeen.