Sakandarrak txukun XXIII. Nazioarteko Atletiko de San Sebastian proban

Guaixe 2008ko uztailaren 1a

Igandean XXIII. Nazioarteko Atletiko de San Sebastian triatloi proba famatua jokatu zen, distantzia olinpikoan eta Euskal Herriko triatloi zirkuiturako baliagarria. 500 triatleta inguruk hartu zuten parte, tartean nazioarte mailan oso ezagunak diren kirolariak. Kontxako hondartzan 1.500 metro igeri egin behar zuten, gero Donostia inguruan 40 km bizikletan ibili, eta, bukatzeko Donostiako udaletxe eta Haize Orratzaren artean prestatutako zirkuituan 10 km korrikan. Irabazlea Frantziako Triatloi Selekzioko kide Sudrie Sylvgin izan zen (2:01:45), Hector Llanos gasteiztarrari ia hiru minutuko tartea atereaz. Nesketan bigarren aldiz olinpikoa izango den Codeam T.T.ko Ainhoa Murua izan zen lehena (2:18:10).Gizonezkoen sailkapenean Lakuntzan bizi den Jose Ignacio Mikeo (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) 36.a izan zen (2:26:54) eta Alberto Martinez etxarriarra (Sakana Triatloi Taldea) 54.a (2:30:48). Beteranoen lehen mailan lehena Jon Arozena sartu zen (K3 John Luck), 2:17:15 denborarekin, eta Juantxo Azurmendi altsasuarra 18.a izan zen (2:41:05).