Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 8tik 14ra, eguerdiko 12:00etatik aurrera, herri kirol eskaintza zabala izanen da egunero-egunero.Txueka eta Agerre, Nafarroako trontza txapelaren bilaUztailaren 8an, asteartean, Nafarroako lehen mailako gizonezkoen trontza txapelketa jokatuko da. Hor ez da sakandarrik ariko, baina Nafarroako kadete mailako trontza txapelketan Andra Mari ikastolako Amaiur Ginea eta Aitor Oiarbide ariko dira. 100 cm-ko enborrari 10 mozketa egin beharko dizkiote, etzanda. Ultzama (Mikel Eugi eta Ander Iribarren), Berriozar (Eder Goldarazena eta Josu Huarte) eta Basaburua (Beñat Gartxitorena eta Asier Gamio) taldeak izanen dituzte arerio.Segidan Nafarroako emakumezkoen trontza txapelketa erabakiko da. Sakana taldea ordezkatzen Maitane Txueka eta Susana Agerre ariko dira, eta Etxalar (Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi) eta Lezaun (Ana Lopez eta Itziar Nuñez) izanen dituzte kontrario. 45 ontzako enborrari 10 korte egin beharko dizkiote, etzanda. Astearteko jaialdia bukatzeko Nafarroako lasto altxatze txapelketa jokatuko da eta aizkolari erakustaldia izanen da. Uztailaren 9an, asteazkenean Nafarroako harrijasotze txapelketa jokatuko dute Josetxo Urrutiak, Xabier Igoak eta Unai Bertizek, eta segidan kimuen mailako proba konbinatu erakustaldia abiatuko da. Sakanako Andra Mari, Berriozar, Basaburua eta Ultzama lehiatuko dira. Eguna despeditzeko haurrendako zakulari proba herrikoia eta emakumezkoen aizkora erakustaldia antolatu dituzte. 3. mailako aizkolari txapelketan lau sakandarUztailaren 10ean, ostegunean, Nafarroako 3. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko da. 14 aizkolari lehiatuko dira, tartean lau sakandar: Mikel Vazquez altsasuarra, Aritz Goñi etxarriarra, Goizeder Beltza etxarriarra eta Jaime Gorriti uhartearra. Asier Pellejero, Raul Castro, Ruben Saralegi, Julen Kañamares, Oihan Larretxea, Garikoitz Larretxea, Patxi Mindegia, Mikel Etxebeste, Angel Eraso eta Beñat Saralegi. Guztiek bi kanaerdiko moztu beharko dituzte. Segidan X. San Fermin motozerra txapelketa izanen da jokoan, eta Mikel Saralegik harri jasotze erakustaldia eginen du.Herri kirol erakustaldiek segida izanen dute uztailaren 14ra arte, baina horren berri hurrengo Guaixean jasoko duzue.