Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanferminetan Sakanako pilotariek ez dute huts eginen. Torneoan ez da Sakanako ordezkaritzarik izanen, baina Torneoaren harira antolatutako jaialdietan ariko dira. Horrela, uztailaren 7an, Patxi Eugik agur esango dio pilota profesionalari Iruñean, Asperekin azken partida ofiziala jokatuz. Goizeko 11:30ean jokatuko da partida. Eugik Oskar Lasa etxarriarrarekin osatuko du bikotea, Retegi Bi eta Patxi Ruizen kontra egiteko.Hurrengo egunean, asteartean, 22:15ean, Alberto Ongai Satrustegikoaren txanda helduko da. Apeztegiaren laguntza izanen du atzeko koadroetan, Belloso eta Apraizen kontra egiteko. Bukaerako partidan, Aitor Zubieta etxarriarrak Capellan izanen du aurrelari, Koka eta Zearra menpean hartzeko.