Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkaiko Birak ez zuen hasiera ona izan sakandarrendako. Atzo izan zuten lehen etapa 23 urtez azpiko txirrindulariek eta Sakanak bertan zuen ordezkari bakarrak, Xabier Zabalok, ezin izan zuen irten, gastroentreritisak jota baitzegoen.Beste lau txirrindularirekin batera helmugatik 27 kilometrora zegoen Andraka gainean gora ihes egin eta gero, Azpiru-Ugarte taldeko Gari Bravo izan zen Sopelako helmugara iristen lehena. Rural Kutxa iheslariak harrapatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.Gordexolan hasi eta amaituko da gaurko etapa. Olaztiarra gabe bada ere, ea Sakanako Rural Kutxak lan ona egiten duen.