Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, diru laguntzaren zenbatekoa matrikularen erdia izanen da eta %100ra iris liteke interesatua langabezian egon bada. Eskabideak hilaren 30era arte egin litezke, baldin eta gutxieneko asistentzia %80 baino handiagoa izan bada. Bestalde, Sakanako Mankomunitateak Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroak egin dituztenendako diru laguntza deialdia onartu du. Eskabideak irailaren 30era arte egin ditzakete interesatuek, baldin eta %80ko asistentziaren muga gainditu badute. Bi deialdiei buruzko informazio gehiago Sakanako Mankomunitatean izanen da.