Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain dela egun batzuk, El Prado Museoak, komunikatu bat aurkeztu zuen, zeinak izugarrizko iskanbila sortu izan baitu, giro artistikoan eta orokorrean. Goyaren "El Coloso" koadro ezagunetariko bat, ez omen da Aragondar artista ospetsuarena, baizik eta, bere lagun eta laguntzaile, Asensio Juliá-rena.Honela ikusita, ez du garrantzi ez bitxitasunik; Artearen historian, holako akatsak gertatu dira. Lehen zituzten lan enkargu askok, mural izugarri handiak margotzea baitziren. Eta honelako lanak egiteko, artista ezagunak soilik ezin zuen margotu; beraz, laguntzaileak erabiltzen zituzten, lana egin ahal izateko. Eta holako akatsak ere gertatzen dira, arte lan asko dituzten artistekin.Baina, eztabaida irekia dago, komentatu dugun arte lanaren kalitateari dagokionez... Badirudi, orain arte bere izugarrizko kalitatea, teknika eta abarrengatik izugarrizko lan ikuspuntu inportantea zena, orain, jakin izan dela Goyarena ez dela (baizik ezegaguna den artista batena), garrantzi hori galtzekotan dagoela...Badirudi, kalitate artistikoa izen ezagun eta ospetsuaren menpean dagoela.... Hona hemen nire galdera: zer da inportanteena, arte lanen kalitatea edo artisten izen ezaguna?Itziar Nazabal Regueira