Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean V. Zumaiako Triatloia jokatu zen, distantzia olinpikoan egutegiko 5. puntuagarria eta azkena. Kirolariek 1.500 metro egin behar izan zituzten igerian, 40 kilometro bizikletan eta, bukatzeko, 10 kilometro lasterka. Irteera hartu zuten 342 triatletak hartu zuen irteera.Distantzia olinpikoko triatleta onenekin lehiatu ziren sakandarrak. Felix Javier Martinez kantabriarra izan zen azkarrena, 2:05:24ko denborarekin. Emakumeen artean, berriz, Ana Casares eguestarra izan zen irabazlea, 2:22:14ko denborarekin.Sakana Triatloi taldeko Alberto Martinez etxarriarra 124.a izan zen, 2:31:07ko denborarekin, irabazlearengandik 25 minutu eta 43 segundora. Ia minutu bat gehiago behar izan zuen bere taldekide Mikel Lakuntzak, 2:31:59, hain zuzen. Arbizuarra sailkapen nagusiko 132.a izan zen, irabazlearengandik 26 minutu eta 35era. 1. mailako beteranoen artean, berriz, 9. postuan sailkatu zen.