Igandean despeditu zuten Bizkaiko Bira

Guaixe 2008ko uztailaren 8a

Lau eguneko lanaren ondoren, 23 urtez azpiko txirrindulariek igandean amaitu zuten Bizkaiko Bira. 16 talde lehiatuko dira Bizkaiko Biran, Sakanako Rural Kutxa, besteak beste. Euskal Herriko taldeek talde kontinentalekin borrokatu behar izan dute egunez egun. Supermercados Froiz taldeko Marcos Garcíak irabazi du itzuli laburra. Rural Kutxako Enrique Varas-ek 18. postuan amaitu du, 2:53ra. Bere taldekide Xabier Zabalok, Sakanako ordezkari bakarrak, ezin izan zuen itzulia hasi, gastroenteritisak jota baitzegoen.Lokomotiv-Urbikolan errusiarra izan da talderik onena. Rural Kutxa taldeen artean 8.a izan da.