Trontzak emanen dio hasiera sanferminetako herri kirolei

Guaixe 2008ko uztailaren 8a

Gaur hasi eta datorren astelehenera arte, herri kirolzaleek badute zer ikusia Iruñeko sanferminetan, ohi bezala, Foruen plazan. Trontzak irekiko du herri kirolen jaialdia, gaur goizean, maila nagusiko Nafarroako finalarekin. Emakumezkoetan, Maitane Txueka arbizuarra eta Susana Agerre lizarragabengoatarra lehiatuko dira txapelaren bila. Ariztegi-Galarregi eta Lopez-Nuñez izanen dituzte aurrez aurre. Bikote bakoitzak 10 epai egin beharko dizkiote 45 ontzako enborrari. Adituek lehia estua iragarri dute. Ondoren, kadete mailakoek hartuko dute txanda. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako Amaiur Gineak eta Aitor Oiarbidek Ultzama, Berriozar eta Basaburuko arpanlariak izanen dituzte aurrez aurre. 100 cm-ko enborrari 10 mozketa egin beharko dizkiote.