Triatleta sakandarren lana Tuteran eta Azkoienen

Guaixe 2008ko uztailaren 9a

Larunbatean VII. Tuterako Triatloia - Reto del Ebro Bardenas triatloi proba jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sei urtez antolatu gabe egon ondoren, proba arrakastatsua izan zen oso, 130 triatleta inguruk hartu baitzuten parte, kategoria ezberdinetan.Kategoria nagusian lehenik eta behin 750 metro igeri egin behar izan zituzten Ebro ibaian, gero 20 km bizikletan egin, eta bukatzeko 5 km-ko korrikaldiari aurre egin. Irabazlea Reus Ploms taldeko Asier Lopez izan zen (1:00:52). Lehiatu ziren sakandarrei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabilen eta Lakuntzan bizi den Jose Ignacio Mikeo 22.a izan zen (1:06:38), Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo lakuntzarra 29.a (1:07:50), eta talde bereko Alejandro Zabala lakuntzarra 72.a (1:15:35).Maila txikietan, benjamin mailan Atalaya taldeko Jesus Chueca izan zen azkarrena (0:06:25), eta Sakana Triatloi Taldeko Olatz Azazeta altsasuarra 9. postuan sartu zen helmugara (0:07:42). Kimuen mailan Mikel Etxeberria heldu zen lehena (0:12:12). Sakana Triatloi taldeko Marina Zabala lakuntzarra 5.a izan zen (0:12:57), eta talde bereko Josu Mozo lakuntzarra 6.a (0:13:29).Ekainaren 28an Azkoiengo IV. Cros Triatloia jokatu zen Azkoienen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. 86 triatletek 750 m igerian, 14 km bizikletan eta 5 km korrikan egin behar izan zituzten. Maila nagusiko irabazlea Atalaya taldeko Francisco Javier Dallo izan zen (0:58:08). Aurreko astean azaldu genuen moduan Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarra bigarrena sartu zen (0:58:35), maila bikaina emanez. Talde bereko Aitor Mozo lakuntzarra 12.a sartu zen (1:03:05) eta Beñat Katarain lakuntzarra 17.a (1:05:45). Kategoria txikietan, kimuen mailan Lagunak taldeko Jon Moreno izan zen azkarrena (0:12:35) eta Sakana Triatloi Taldeko Josu Mozo lakuntzarra 7. tokian sartu zen helmugara (0:14:34). Haurren mailan Atalayako Alberto Barcosek irabazi zuen  (0:19:19) eta Sakana Triatloi Taldeko Sara Galbete 6.a sartu zen (0:22:28).