37 haur Mankomunitateko Futbol Campusean

Guaixe 2008ko uztailaren 9a

Astelehenean hasiko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Futbol Campusa. Orain arte Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian antolatzen zen baina aurten Lakuntzako Zelai Berri futbol zelaira lekualdatu da ekimena. Guztira 37 haurrek eta gaztetxok eman dute izena Futbol Campusean: astelehenetik uztailaren 19ra bitartean 10 eta 12 urte bitarteko 26 haur ariko dira, eta uztailaren 21etik 26ra bitartean 13 eta 15 urte bitarteko 11 gaztetxo. 10:00etatik 13:00etara ariko dira, eta futbolean aritzeaz gain, saioen bukaeran parte-hartzaileek igerilekuan freskatzeko aukera izanen dute. Jon Zubiria urdiaindarra izanen da aipatu futbol campuseko irakaslea. Harekin futbolaren inguruko teoria ikasiko dute, beti ere, praktikarekin uztartuz. Horretarako, jolasez baliatuko da, eta irakatsi beharrekoa adin bakoitzari egokituko dio.