Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hodei Mazkiaran pistard altsasuarra orain arte Reino de Navarra taldean aritzen zen. Taldez aldatuko ote zuen zurrumurrua geroz eta ozenagoa zen, eta azkenean berria konfirmatu da: Cespa-Euskadi taldeak fitxatu du pista txirrindularitzan etorkizun oparoa duen altsasuar gaztea. Hala jasotzen du Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren web orriak (www.fvascicli.com). Web orri honetan gaineratzen denez, Mazkiaranek Altsasu utzi eta Usurbilen jarri du bizitokia, eta horregatik, Cespa-Euskadi taldeko koloreak defendatzeaz gain, Euskadiko Txirrindularitza Federazioarenak defendatuko ditu. Gogoratu ekainaren 30ean amaitu zela Hodei Mazkiaranen eta Reyno de Navarra taldearen arteko hitzarmena. Nafarroako taldeak hitzarmena luzatzeko ahalegina egin badu ere, Altsasuko pistardak talde berri batekin probatzeko nahia azaldu zuen, azkenean gauzatu egin dena.