Ongayk eta Lasak irabazi baina Zubietak ez

Guaixe 2008ko uztailaren 10a

Sanferminetan pilota jaialdiek ez dute etenik. Herenegungo jaialdia zabaltzen zuen partidan, Satrustegiko Alberto Ongay aurrelariak Apeztegiaren laguntza izan zuen atzeko koadroetan. 18-15 irabazi zieten Belloso eta Apraizi, partida lehiatu eta bikainean. Bukaerako partidan, aldiz, Aitor Zubieta etxarriarrak ezin izan zuen irabazi. Capellan lagun zuela, 12-22 galdu zuten Koka eta Zearraren kontra. Lesakako Sanferminetan ere pilota jaialdia izan zen atzo. Mikel Goñi atera zen kantxara, Nalda III.arekin batera. Baina aipatu bikoak 10-22 galdu zuen Larralde eta Oscar Lasa etxarriarrearen kontra.