Cavendish nagusitu zen Pirinio aurreko azken esprintean

Guaixe 2008ko uztailaren 10a

Cholet eta Chateauroux artean, 232 kilometroko etapa izan zuten atzo txirrindulariek Tourraren edizio honetako luzeena. Pirinioak iritsi aurretik, egun batzuetarako behitzat, sprinterrendako azken paradisua zirudien atzokoak. Baina, larri ibili ziren sprinterrak, 11. kilometroan ihes egin zuten hiru txirrindulari helmugaraino iristetik gertu ibili baitziren. Azkenean, Gerolsteiner taldearen lanari esker, gizon azkarrenen artean erabaki zen garaipena. Columbia taldeko Mark Cavendish izan zen onena. Hiru sakandarrek tropelarekin batera zeharkatu zuten helmuga, irabazlearen denbora berean. Schumacher da liderra. 49. postuan dago Egoi Martinez, 3:35era; 55.ean Gorka Verdugo, 3:46ra; eta 81.ean Jose Luis Arrieta, 5:21era. Gaurko etaparekin mendia mustuko dute txirrindulariek. Aiguranden hasi eta 195,5 kilometroko etapa dute. Tartean 4. mailako bi etapa izanen dituzte eta 2. mailako bi, horietako batean amaituko da etapa, Super-Besse gainean.