Mankomunitatearen plan estrategikoko helburu eta jarduerak

Guaixe 2008ko uztailaren 10a

Uraren ziklo integralaGaur egun goi-hornidura eskaintzen du mankomunitateak, hau da, ura Urdalurko uharkatik herrietako ur-biletgietara eramaten du. Baina zerbitzu horren barruan ez daude 4 herri: Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu eta Etxarri Aranatz. Sakanako Mankomunitateak uraren ziklo integrala kudeatu nahi du eta udal guztiak zerbitzuan sartzea nahi du. Hori lortzeko hainbat helburu markatu dira eta helburuetara iristeko gauzatuko diren jardueren artean daude udalekin hainbat bilera egitea eta horren inguruko eztabaida sortzea. Aldi berean, udalen behe-hornidura sareen egoeraren azterketa eginen da, egoera erreala zein den jakin eta horrela inbertsioak egoki planifikatzeko. HondakinakSakanako Mankomunitatearen plan estrategikoan hondakinen tratamendua hobetzea aurreikusten da. Horretarako zehaztu diren helburuen artean daude: Nafarroako hondakin partzuergoan sartzea; hondakinen bilketa zerbitzua aurrerapen teknologikoei egokitzea, hondakindegian inbertsioak egitea eta hura ingurumen araudietara egokitzea. Helburu horiek lortzeko proposatzen diren jardueren artean daude, besteak beste: hondakinen gaikako bilketaren kontzientziazio kanpainak zabaltzea; puntu berde finkoak jartzea (Altsasu); etxeko konpostgintza zabaltzea; hondakindegian transferentzia planta jartzea; zerbitzuaren egoeraren ikerketa eta beste zenbait ikerketa gehiago ere. Kirol ZerbitzuaMankomunitatearen plan estrategikoan jasotzen denez, kirol zerbitzurako helburu estrategikoak dira: langileriaren prestakuntza; jardueren ebaluazioaren sistematizazioa; erabiltzailearen ezagutzan sakontzea; erabiltzaile kopurua zabaldu eta dibertsifikatzea eta kirol programa zabalagoa eskaintzea. Horretarako udalekin hartu emanak izanen dira, zerbitzua hobetze aldera. Altsasuko kirol azpiegiturak erabiltzeko udalarekin akordioa lortu nahi du mankomunitateak. Aldi berean, adinekoei, emakumeei, gazteei, gabeziak dituzten pertsonei eta etorkinei begirako jarduerak antolatzea aurreikusten dira. Azken horiek, Immigrazio Zerbitzuarekin elkarlanean. Horiek Kirol Zerbitzuan aurreikusitako jardueretako batzuk. Euskara ZerbitzuaPlan estrategikoan jasotzen denez, Sakanako Mankomunitateak euskararen erabileraren normalizazioan erreferente izan nahi, bai Mankomunitatea osatzen duten erakundeetan bai Sakanako gizartean. Planean Euskara Zerbitzurako aurreikusitako jardueren artean daude, esaterako: agiri administratiboen itzulpenen agiri-basea sortzea; euskara lan munduan sartzea; administrazioan euskara erabiltzeko plan nagusia egitea; institutuetan erabilera areagotzeko plana; gurasoen kontzientziatzea; mankomunitateko beste zerbitzu batzuekin koordinatzea edota udaletako ordezkarien inplikazioa eta parte hartzea sustatu. Immigrazio ZerbitzuaZerbitzua finkatzea, mankomunitateko beste zerbitzu batzuekin, gizarte eragileekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin elkarlana sustatzea eta jarduera kopurua handitzea dira Immigrazio Zerbitzurako plan estrategikoan jasotzen diren helburuetako batzuk. Hori gauzatzeko aurreikusten diren jardueren artean daude, besteak beste: immigrazioari buruzko mahaia edo foroa sortzea; mankomunitatearen baitan Immigrazio Batzordea sortzea, langile gehiago hartzea edo beste tokiko erakunde edo kolektiboekin aliatzea. Oinarrizko Gizarte ZerbitzuakGaur egun ibarrean dauden hiru mankomunitateak Sakanako Mankomunitatean sartu eta zerbitzu berria eratzea da plan estrategikoan jasotzen den berrikuntza nagusietako bat. Zerbitzua modu deszentralizatuan eskainiko litzateke. Jarritako helburuak lortzeko zehaztu diren jardueretako batzuk dira: mankomunitate bakoitzarekin bilerak egitea zerbitzua bere eta udalen beharretara egokitzeko; langileriaren egoeraren aztezketa edota mankomunitate bakoitzaren egoera ekonomikoaren azterketa.Toki garapenaMankomunitateak zerbitzu hori eskaintzen hasteko honakoak dira ezarri diren helburuetako batzuk: eskualdeko garapen agentzia ezartzea; turismo bulegoak finkatzea eta aliantzak finkatzea. Horretarako bidean, udal bakoitzaren egoera ekonomikoaren azterketa eginen da. Horretaz gain, gizarte eragileekin eztabaida sustatuko da zerbitzuaren nondik norakoak zehaztu eta garatzeko. Aldi berean, udalekin bilerak egitea aurreikusten da, zerbitzuak ekarriko duena azaltzeko. Zerbitzuen hobekuntza Horren sustapenean jarraituko du Sakanako Mankomunitateak, plan estrategikoan jasotzen denez. Bide horretan ingurumen arloko ISO 14.001 zertifikazioa lortzeko pausuak emanen ditu mankomunitateak. Aldi berean, segurtasun eta lan osasuneko OSHAS zertifikazioa lortzeko bidea emanen du. Horietaz gain, barrura begira hainbat prozedura ezartzea aurreikusi du Sakanako Mankomunitatearen plan estrategikoak.