Asteburuan bost sakandar Iruñeko Labrit pilotalekuan

Guaixe 2008ko uztailaren 11

Alberto Ongaik sanferminetako pilota jaialdian parte hartuko du bihar, Iruñean. 17:00etan emanen diote hasiera jaialdiari eta Ongaik hiru partidatan azkena jokatuko du, Galartza VI.arekin batera, Diaz eta Apraizen aurka.Igande arratsaldean, berriz, Zubietak irekiko du sanferminetako pilota jaialdia, 17:00etan. Mikel Goñi aurrelariarekin batera, Arretxe II.a eta Peñagarikanorekin lehiatuko da. Jaialdia ixteaz, berriz, Chafee arduratuko da. Eskuderorekin batera, Olazabal eta Apeztegia izango dituzte aurrez aurre. Bestalde, gogoan izan Nagorek Nafarroako Lau t´erdiko finala jokatuko duela igandean, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Aritz Lasaren aurka. Nagorek iaz lortu zuen txapela defendatuko du. 12:00etan emanen diote hasiera jaialdiari Urdaniz-Gorritik eta Bengoetxea VII.ak eta Zabalak. Haien ondoren etorriko da final handia.