Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nerea Ubeda eta Aitor Mozo podiumera igo zen joan zen igandean Barakaldon. Bertan, Barakaldoko 14. triatloia izan zuten jokoan, Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria. Herriko triatloi taldea eta ETF arduratu ziren antolaketa lanetaz.Triatloilariak sprint distantzian lehiatu ziren: 750 metro igerian, 19,5 bizikletan eta 5 kilometro lasterka. Ipar Kutxa taldeko Mikel Elgezabal izan zen denetan azkarrena, 57:01eko denborarekin. Nesken artean Garraitz kirol taldeko Itxaso Leunda izan zen lehena, 1:06:31ko markarekin. Azpimarragarria da sakandarren lana. Zumaia triatloi taldean lehiatzen den Nerea Ubeda etxarriarra emakumeen arteko 3.a izan zen, 1:11:14ko denborarekin. Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo Villanuevak ere primerako lana egin zuen: 1:07:04ko denborarekin, bigarrena izan zen kadeteen artean eta 20.a gizonen sailkapen orokorrean.