Rural Kutxa Murgian bigarren talderik onena

Guaixe 2008ko uztailaren 17a

Euskadiko txirrindulari federazioaren egutegiak Murgiara bidali zituen txirrindulari afizionatuak joan zen larunbatean. XXII. Nuestra Señora de Oro saria zuten jokoan, Euskaldun Txapelketarako baliagarria. Borrokarako gogotsu eman zioten hasiera 108 kilometroko lasterketari txirrindulariek. Rural Kutxako Saez de Arregik ihes egitea lortu zuen Azpiru-Ugarte taldeko Lana eta Artolarekin batera, baina Altuben gora atzean geratu zen. Lanarendako izan zen garaipena. 9. postuan zeharkatu zuen helmuga Sakanako taldeko Saez de Arregik, minutu batera. Bidelan-Kirolgi taldeko Patxi Mundiñano etxarriarra 20.a izan zen, 2:44ra.Azpiru-Ugarteren ondoren, Rural Kutxa izan zen talderik onena.