Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo plazan dago Sakanako Mankomunitatearen turismo bulegoa, Arakilgo Udalak utzitako egoitza batean, bake epaitegiaren ondoan. Hasiera batean Irurtzungo turismo bulegoa Irurtzungo kultur etxean zabaltzea aurreikusia zegoen, baina kokapen egokia ez zelakoan, Sakanako Mankomunitateak beste leku bat bilatu du. Horrek bi aste atzeratu du Irurtzungo bulegoaren irekiera. Turismo bulegoen sarea osatuta, turista eta bisitariek, irailera hasiera bitartean, ibarreko baliabideei, azpiegiturei eta gertakariei buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen dute. Horren lagungarri, iaz partzuergoak argitaratu zuen aldizkaria egokitu eta berrargitaratu du Mankomunitateak.