Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeko ospakizunean haurrak goiaingeruari aurkeztearekin batera, aingeruaren musua jasoko dute. Baita, Aralarko San Migelen lagun izendapena ere. Horren ziurtagiri izanen da bukaeran jasoko duten pergaminoa, Aingeruaren babesa eskatzen duena. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakitera eman duenez, "haur guztiei dago zuzenduta ospakizuna". Aldez aurretik izena eman ez duten haurrek santutegian bertan eman dezakete izena igandean eta pergaminoa bi aste barru jaso beharko lukete santutegian. Lagun ugariUrtetik urtera gero eta gehiago dira Aralarko goiaingeruaren lagun egin diren haurrak. Aurreneko urtean 37 haur izan ziren aurkeztuak, bigarrenean 58, hirugarrenean 73 eta iaz 90. Kofradiak azken zifra hori gainditzea espero du. Izan ere, guraso asko santutegiarekiko lotura handia dute eta, gaur egungo elizaren araudiak umeak haien parrokietan bataiatu behar direla dioenez, santutegiarekin lotura mantentzeko modua da haurren aurkezpena.