Coca Colaren aurkako ekintzak

Guaixe 2008ko uztailaren 24a

Askapenak deituta, Euskal Herrian hainbat ekimen egin ziren. Altsasun, esaterako, gazte asanbladak propaganda banatu zuen. Bihar, berriz, gauza bera eginen du Olatzagutiako gazte asanbladak. Protestaldi horiekin salatu nahi izan dute Coca Cola "Kolonbiako mugimendu sindikalaren garbiketaren arduradun nagusietako bat" dela. Askapenatik adierazi dutenez, "gaurdaino bere lantegian diharduen SINALTRAINALek, elikagaien esparruko sindikatuak, 9 hildako, ehundaka hilketa-mehatxu, ihes-egite behartu eta langile-kaleratze pairatu ditu".