Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frantziako itzulia bukatzeko falta diren 6 egunetan mendiko sailkapeneko 785 puntu banatuko direla jakinik, Egoi Martinez mendiko sailkapena eskuratzeko borrokan sartuko da. Horretarako, ihesaldietan sartzea ezinbestekoa izanen zaio. Egun mendiko sailkapeneko liderra den Kohl sailkapen nagusirako borrokan ere sartua dago eta azken portuetan puntuak lortzeko aukera hobea izanen du. Frantziako itzulian parte hartzen ari den beste etxarriarra, Gorka Verdugo, bitartean 9. etapan izan zuen erorikoaz osatzen ari da pixkanaka. Saihetsetan hartutako kolpeak ahalegin betean doanean arnasa hartzeko arazoak sortzen dizkio. Bestalde, Jose Luis Arrieta Ag2r taldeko arduradunekin hitz egiten hasi da heldu den urtean jarraitu ahal izateko. Gaurko etapari dagokionez, Cuneon hasi eta Jaunsiersen bukatuko da. 157 km-ko ibilbidea dute aurretik txirrindulariek eta bidean maila bereziko bi mendate dituzte, Col de la Lombarde eta La Bonette-Restefond.