Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontisek larunbat arratsaldean Barakaldon antolatutako jaialdian, Antxia eta Jon Gorritik 20-22 galdu zuten Aritz Lasa eta Garmendiaren kontra. Bestalde, Oscar Lasak bi aldeak ezagutu ditu. Ostiral gaueko Otxandioko jaialdiko partida nagusian, Martinez de Irujok eta Oscar Lasak 22-19 hartu zituzten menpean Xala eta Laskurain, partida oso bizian. Eta igandean, Zarautzen, biko berak, hau da, Irujok eta Lasak, galdu egin zuen, 22-12, Titin III.a eta Laskurainen kontra. Nolanahi ere Lasa ongi aritu zen bi partidetan. Iturmendin Egur Sportek prestatutako jaialdian, Iurgi Floresek eta Gabarrik 22-15 irabazi zieten Capellan II.ari eta Jaiori.