Tourrean, lehia bizi-bizirik

Guaixe 2008ko uztailaren 23a

Irteera muga atzean utzi bezain laster hasi ziren lehen ihesak. Maila bereziko Lombarde eta Bonette-Restefond portu gogorrek ordea indartsuenak baino ez zituen utzi aurrean: Ihesaldiko 7 lagun eta faboritoen taldea. Talde askok egin zuten etapa irabazteko ahalegina, baina bakarrari atera zitzaion ongi: Arrietaren talde Ag2r-ri, bere kide Cyril Dessel-ek irabazi baitzuen. Egoi Martinez eta Verdugoren taldeak ere egin zuen ahalegina, baina ihesaldian sartu zen Astarlozak ezin izan zion erritmo gogorrari eutsi. Gizon indartsuenen artean ere gogorra izan zen borroka. Beste behin ere, erritmo gogorra jarri zuten Frank Schleck liderraren CSC-ko Cancellara eta Voigt-ek portuan gora. Hari jarraitzeko gai izan ziren Kohl, Evans eta Sastre, baina Vandevelde indarrik gabe geratu zen. 17. etaparen ondoren, sailkapen nagusiko 53. postuan dago Egoi Martinez, liderrarengandik 1:09:02ra; 80.a da Arrieta, 1:38:46ra; eta 93.a Verdugo, 1:56:18ra. Gaur Alpetako etapa nagusiaAtzokoaren moduko ikuskizuna espero da gaur ere, Alpetako etapa nagusian. 210,5 kilometroko etapa gogorra dute egiteko Embrum eta Alpe D´uez mitikoaren artean. Portu hori gutxi ez, eta Galibier eta Croix de For eta gainditu beharko dituzte. Hiru portu eta hirurak maila berezikoak eta txirrindularitzan historia egin dutenak. Eta, hori gutxi balitz, eguraldi beroa iragarri dute.