Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaroa Irurtzungo igerilekuak hartuko du, uztailaren 28tik abuztuaren 1era, egunero, eta abuztuaren 4tik 8ra, egunero. Hastapeneko ikastaroa da, eta hortaz, 10 urtetik gorako interesatu guztiek eman dezakete izena. Arratsaldean gauzatuko da ikastaroa, 20:00etatik 21:30era. Monitorea Iñigo Fernandez iruindarra izanen da. Irurtzungo igerilekuek 50 metroko luzera dute, eta hortaz, piraguarekin bertan ibiltzeko ez da inongo arazorik izanen. Lehen ibaian ematen zen ikastaroa, baina oso konplikatua zen baimenak lortzea eta ibaiaren egoera ere ez zen piraguan ikasteko egokia. Horregatik, iaz Irurtzungo igerilekuetara lekualdatu zen ekimena, arrakasta osoz. Monitorearen begiradapean piraguaren teoria eta praktika uztartuko dira, eta jolasen bidez, bereziki, piraguan murgilduko dira izena ematen dutenak. Kayak-polora jokatzeko aukera izango da, hau da, pilota eskuan izanda, kontrako atean sartzea. Beraz, bikain pasatuko dute bertan apuntatzen direnak. Piragua ikastaroan izena ematea zabalik dago, uztailaren 31ra arte. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da (948 464 866) edo kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikora edo www.sakana-mank.com web gunera jo. 25 euroko kuota ordaindu beharko da.