Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
4 mailatan jokatuko da igeriketa txapelketa: kimuak (1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak), haurrak (1996 eta 1997 urteetan jaiotakoak), kadete-jubenilak (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995 urteetan jaiotakoak) eta helduak. Probak, erreleboak eta australianakEgin beharreko probak ondokoak dira: 25 m tximeleta kimuak; 50 m tximeleta haurrak eta kadeteak; 25 m bizkar kimuak; 50 m bizkar haurrak eta kadeteak; 25 m bular kimuak; 50 m bular haurrak eta kadeteak; 25 m libre kimuak; 50 m libre haurrak; 100 m libre kadeteak; 100 m estilo haurrak eta kadeteak; eta 200 m estilo kadeteak. Ondoren erreleboen txanda helduko da: 4 x 25 kimuak libre; 4 x 50 haurrak eta kadeteak libre; eta 4 x 50 haurrak eta kadeteak estiloetan. Bukatzeko, proba australianak jokatuko dira, kimuetan, haurren eta kadeteen mailan.