Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru kategoriek hartuko dute parte: kimuek (1998 eta 1999 urteetan jaiotakoek), haurrek (1996 eta 1997 urteetan jaiotakoek) eta kadete-jubenilak (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995 urteetan jaiotakoek). 80 gaztetxo inguruk parte hartuko dute gaurko waterpolo jardunaldian, Sakanako herri guztietakoak. Autobusez joango dira Uharteraino eta atzera ere autobusez bueltatuko dira. Waterpolo taldeak osatzerakoan herri ezberdinetako haurrak nahastuko dira, haurrek elkarren artean harremanak izateko. Helburua gaztetxoak elkarren artean ezagutzea eta ongi pasatzea da. Bukaeran, indarrak berreskuratzeko ogitartekoak eta zukuak eskainiko zaizkie.