Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Barne Ministerioak asteartean zabaldutakoaren arabera atxilotutako 3 Segi erakundearekin eta beste lauak Ekin erakundearekin lotu dituzte, eta haien bitartez ETAri babesa eman izana leporatzen diete. Barne Ministerioak Maitane Intxaurraga Uribarri Ekineko kidetzat jo du. Espainiako Barne Ministerioak zabaldutakoaren arabera "Nafarroan Ekinek zuen egitura agerian utzi da". Ministerioak bere oharrean dioenez, "Ekinek orokorrean ezker abertzalearen dinamizazio lana egiten jarraitzen du, eta, bereziki, kale borrokarena". Ustez kale borrokarekin zerikusia duten 3 atxilotutakoei Espainiako Barne Ministerioak hainbat ekintza leporatzen dizkie. Horien artean leudeke iazko inozente egunean Etxarri Aranatz eta Urdiain parean trenbideko katenaria mozketak. Ministerioak jakitera eman duenez operazioa zabalik dago. MobilizazioakAtxilotuen egoeraren berri emateko batzar informatiboa egin zen Arbizun eta protesta egiteko 240 pertsonek manifestazioa egin zuten. Bestalde, Nafarroako Arartekoarengana jo dute atxilotutakoen senideak. Javier Enerizi senideek eskatu diote inkomunikazioa ahalbideratzen duen legedi antiterrorista bertan behera uzteko eska dezala.