Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan dauden 600 langabetuetatik 379 emakumeak dira (+28) eta gainontzeko 221k gizonak (+26). Adinari erreparatuz gero, lana bilatzen duten 25 urtez azpiko gazteak 103 dira. 62 gizon (10) eta 41 emakume (+1). 25 gora enplegu bulegoan izena emanda dauden sakandarrak 497 dira, 159 gizon (+16) eta 338 emakume (+27). ArlokaZerbitzuen arloan lan egin nahi lukete lan eske dauden sakandar gehienek, 299 zehazki. Aurreko hilean baino 15 gehiago. Industrian lan egiteko prest 198 daude (+34). Eraikuntzan lan eginen lukete 43 lan eskatzailek (+5) eta 18 nekazaritzan (+3). Azkenik, badira aurretik lanik egin ez eta enplegua bilatzen duten 42 sakandar (-3). Altsasuko enplegu bulegoan agorrilean 311 lan kontratu bideratu ziren, haietatik 33 soilik izan ziren mugagabeak. HerrialdeaNafarroan langabezia agorrilean %2,16 igo zen garilarekin alderatuz. Hau da, 516 nafar gehiago daude enplegu bulegoan izena emanda. Guztira 24.458 nafar daude lan bila, haietatik gehienak, 14.016 emakumeak dira eta gainontzeko 10.442 gizonak. Laneko zuzendari nagusi Imelda Loreak datuak "txartzat" jo ditu eta Espainiak bizi duen krisi egoeraren baitan kokatu ditu.