Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EgitarauaBizirik Eguna hasteko Askagintzako kideak kultur etxean topaketa eginen dute. Horrekin batera, klownklusioak ere aterako dituzte. Izan ere, Askagintzak aurten ere bere batzarra egin baitu. Goizak ere emanen du herri erakundeak berarekin batera bide egin duten eragileak omentzeko unea. Guztia 11:00etatik aurrera izanen da. Ondoren herri mugimenduko kideak eta lagunak mahai inguruan bazkaltzera bilduko dira. Arratsalde partean ospakizunen txanda izanen da. 17:00etan, Pirritx eta Porrotx pailazoek Maite Zaitut ikuskizuna eskainiko dute Euskalerriari pilotalekuan. Haurrek sarrera dohainik izanen dute, helduek, aldiz, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Sarrerak gaur bertan jaso daitezke kultur etxean, 19:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean, txarteldegian. Pailazoen saioaren ondoren, Askagintzak Oihulari Klown taldearen Mamu txikia emanaldia iragarri du 19:00etarako, plazan. Halaxe despedituko da Bizirik Eguna. AskagintzaDrogamenpekotasun fenomenoarekin batera 70ko hamarkadan hainbat erakunde sortu ziren. 1988an talde asko elkartu eta Etxarri Aranatzen erakunde gisa eratzea erabaki zuten. Orduan bezala orain ere helburu eta xede berdinak mantentzen ditu Askagintzak, hau da, "Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela hain zuzen ere. Honexegatik drogamenpekotasunen fenomenoa normalizatzearen alde aurrera egin nahi dugu". Askagintzak prebentzioan, osasun heziketan eta salaketan aritu izan da. Erakundeak antolatutako ekintzetan parte-hartzera gonbidatu gaitu guztiak.