Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehenak 3 emanaldi eskaini zituen Hungarian egin zuen egonaldian. Lehena agorrilaren 9an izan zen, Budapest ondoko Dorog hiriko abesbatzen nazioarteko XV. topaketan. Horretaz gain, etxarriarrek Esxtergomen beste bi emanaldi eskaini zituzten. Aurrena hiriko basilikan eskaini zuten, eta programa musika sakroaz osatua izan zen. Ondoren, hiriko kultur etxean emanaldia eskaini zuten. Azken horretan, Dorogen bezala, Euskal Herriko eta Hego Amerikako folkloreko doinuak eskaini zituzten. Hungariako doinuekin ere ausartu ziren etxarriarrak. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak, bestalde, Europa erdialdean barna itzulia egin du. Emanaldi bakarra eman zuen abesbatza altsasuarrak, Austrian, Viena hiriburuko gizarte etxe batean. Erkudengo Amak bere emanaldia Euskal Herriko eta Hego Amerikako folklorearekin batera, musika sakroa eta polifoniako kantuak eskaini zituzten. Altsasuarrek haien kantari sena erakutsi zuten Salzburg-eko katedralean eta Shönbrunn jauregiko lorategian emandako bat-bateko emanaldietan.