Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Triatloi Taldeko gazteendako asteburu oparoa izan da abuztuko azkena. Olatzen lehiatu ziren larunbatean, Egues Ibarreko 9. haur triatloian. Igandean, berriz, 4. Tenis Klub-San Juan triatloian lehiatu ziren, Nafarroako triatloi zirkuituko proban. Bietan ere paregabeko emaitzak lortu zituzten sakandarrek.Berdud eta Mozo kadeterik onenakLarunbatean Egues Ibarrean bildu ziren Nafarroako triatloilari gazteak, 9. haur triatloiaren lehian. Kadeteen artean, beste behin ere agerian geratu zen sakandarren nagusitasuna: Podiumaren gorenera igo ziren Urko Berdud eta Aitor Mozo, hurrenez hurren 32:25 eta 33:45eko denborarekin. Alejandro Zabala 6.a izan zen, 39:36ko markarekin. Kimuen artean, 10. eta 11. postuak egin zituzten Marina Zabalak eta Josu Mozok. Olatz Azazeta, berriz, benjaminen arteko 9.a izan zen. Tenis Klubean bigarrenLarunbatean Urko Berdudek kadeteen kategorian areriorik ez duela agerian utzi bazuen, atzo, Iruñeko Tenis Klubean argi utzi zuen helduenek ere nahiko lan dutela altsasuarrari aurre hartzeko. 200 triatloilariren artean, bakarrak amaitu zuen sakandar gaztearen aurretik: Atalaya taldeko Xabier Dallok. Irabazleak 41:58 minutu behar izan zituen 450 m igeri, 12 kilometro bizikletan eta 3 kilometro lasterketa egiteko. Haren atzetik zeharkatu zuen helmuga Urko Berdudek, 32 segundora. Altsasuarrra izan zen kadeteen arteko onena. Bere taldekide Aitor Mozok 11. postuan despeditu zuen proba eta 2. kadeterik onena izan zen. Sakandarren denborakSailkapen orokorra:1. Xabier Dallo 41:582. Urko Berdud 42:3011. Aitor Mozo 45:1641. Alejandro Zabala 53:01Benjaminak1. Javier Pascual 9:239. Olatz Azazeta 10:43Kimuak1. Mikel Sagastibeltza 13:5513. MarinaZ abala 17:0214. Josu Mozo 17:11Haurrak1. Alberto Barcos 25:1914. Sara Galbete 31:19