Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen larunbatean Izabarako bidea hartu zuten zenbait txirrindulazale sakandarrek. Bertan 15. Larra-Larrau martxa zuten zain, bere gogortasunagatik ezaguna den martxa zikloturista. Goizeko 9:00etan atzean utzi zuten txirrindulariek Izabako plaza. Ez zuten nolanahiko ibilbidea aurretik: 145 kilometro eta, besteak beste, Larraun portua bi aldiz igo beharra, alde errazenetik lehenik eta gogorrenetik ondoren, % 10eko malda ia gaindiezinekin. Beti ere gogorra den proba are gogorra egin zuen larunbateko bero sapak. 5 orduren bueltan iritsi ziren lehen txirrindulariak Izabara. Azken bi urtetan bezala, Ivan Santurze izan zen azkarrena, 5:10eko denborarekin. Emakumeen artean Irati Olalde izan zen azkarrena, 7:16:34ko markarekin. Sakandarrek sei eta zazpi ordu eta erdiren artean egin zituzten bizikleta gainean. Hona hemen egindako markak: Angel Moreno Moreno (Irurtzun) 6:14:42Eduardo Lezea Imaz (Olazti) 6:59:11Aitor Larraza Carreras (Irurtzun) 7:12:22Eneko Galartza Ezkurdia (Irurtzun) 7:23:44Ruben Moral Diez de Ulzurrun (Irurtzun) 7:23:46