Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohorezko mailako 2008/2009 areto futbol liga abian da. Abuztuaren 26anligako lehen partida 4-1 Azkar Lugoren kontra galdu eta gero, Irurtzungo MRANavarra Xota taldeak erakustaldi bikaina eman zuen asteburuan etxean, MarfilSanta Colomari 8 eta 2 irabazi baitzion.Lukaianek 4 gol sartu zizkion MarfiliMarfil Santa Colomak atezain-jokalari formularekin jokatu zuten partida osoaeta MRAk egoera horretara ohitu eta kontzentrazioa areagotu behar izan zuen.Javi Eseverri kapitainak lortu zuen Xotakoendako lehendabiziko gola, bainaMarfilek berehala berdindu zuen. Beste behin ere irurtzundarrek aurreratubaina katalanek bina berdintzea lortu zuten, atsedenaldia baino lehen.Bazirudien katalanen estrategiak funtzionatzen zuela, baloiarekin etengabekopase aspertuak egin eta egin egon baitziren, zaleak aspertuz eta Xotakojokalariak kontzentrazioa galduz.Baina bigarren zatian etxekoek hobetu presionatu zuten eta arerioa akatsakegiten hasi zen, eta hor heldu zen Irurtzungoen gol festa, 8 eta 2 irabaziz.Lukaian izan zen Xotako izar nagusia, 4 gol sartu baitzituen.Nahiz eta emaitza potoloa izan, MRAko entrenatzaile Imanol Arregik partidakonplikatua izan zela nabarmendu zuen, Santa Colomak atezain-jokalariformularekin jokatzen duelako eta horregatik gehiago arriskatu behar delako.Nolanahi ere taldea ongi ikusi zuela gaineratu zuen irurtzundarrak, 8 golhoriek moralarendako oso onak direla, baina oraindik ere asko dagoelaegiteko nabarmendu zuen.Mundialak direla eta, aste batean hiru partida jokoanOhorezko mailako bi jardunaldi jokatuta, El Pozo Murtzia dugu lider, 6punturekin. MRA Navarra Xota laugarrena da, hiru punturekin. Ohorezkomailako ligako taldeek oso aste gogorra dute, oso epe motzean hiru partidajokatu behar baitituzte,hurrengo asteetan areto futboleko Mundiala jokatukobaita Brasilen eta Ohorezko Ligak geldialdia izanen baitu.Irurtzungo taldearen kasuan, larunbatean, irailaren 6an, 18:30ean Murtzianjokatuko dute, El Pozo liderraren kontra. Talde ahaltsua da El Pozo, bainaXota ez da kokilduko eta dena ematera aterako da. Partida konplikatuhonetarako Arregik Dani Fernandez errekuperatu du, jokalariak partida batekosantzioa bete baitu. Lukaian zalantza da, eskuin orkatilan bihurdura baitu.Javi Eseverri Espainiako areto selekzioarekin kontzentratua dago Madrileneta bertarik joko du Murtziara.Bestalde, irailaren 9an, asteartean, etxean jokatuko du MRA Navarrak,Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan, sailkapenean hamargarrena den Benicarlótaldearen kontra, 21:00etan. Partida zuzenean eskainiko du Teledeportekateak. Bosgarren jardunaldia irailaren 12an jokatuko du Irurtzungo taldeak,Segovian,20:30ean, egun hirugarrena den Caja Segoviaren kontra. Hortaz, langogorra egin beharko dute.