Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT edo mendi txirrindularitza saileko 15 sakandarrek Portugalgo bidea hartu zuten abuztuan, Lisboatik Santiagora bitarteko Portugalgo Donejakue bidea txirrindulaz egiteko asmoz. Abuztuaren 2an atera ziren Lisboatik eta 9an heldu ziren Santiagora, 656,43 km osatuz.Guztira bizikletan 40 ordu eta 25 minutu egin zituzten, 16,24 km orduko batezbesteko abiadurarekin, eta pilatutako desnibela 8.154 metrokoa izan zen. Esperientzia zoragarriaren bukaeran argazkia atera zuten Santiagon, eta ibilbidea egin izanaren "compostelana" delakoa jaso zuten. Aurki ibilbidearen egunerokoa eta egindako ibilbidea gpsz publikatzeko asmoa dute www.clubciclistaburunda.com web gunean.