1280 arima

Guaixe 2008ko irailaren 5a

1280 arimaJIM THOMPSON.- 1964ELKAR, 1986 / IGELA /BERRIA, 2008ITZULPENA: XABIER OLARRAEz dugu hau detektibe istorio klasikoa. Eleberri beltz honek Nick Corey du protagonista, Pottsville konderri atzeratuko sheriffa. AEBetako hegoaldean edo hego-ekialdean kokatuko genukeen asmatutako herri honek (1280 arima dituena) bertako XX. mende hasierako giroa eta jendearen portaera miserablea eta bortitza ezin hobe ikusarazten digu. Aipagarriak dira, esate baterako, beltzekikoak:"beltzari burura pilotak botatzen zaizkion txosna horietako bat zen"; "zer esango didak, zuri batek ez daukala beltza egurtzerik, hala nahi badu?... beltz nazkagarri madarikatu honek..." ; " beltzen auzoa sutan zegon" ; "beltz sasikumea, madarikatu hori... larrituko diat ipurdi beltz hori..." ; "...beltza izaki zalantzaren abantailarik ere ez zioten emango"Nick Coreyk bere narrazioan murgilduko gaitu. Sheriffak berak, hasieran, gibel handiko txotxolo hutsa ematen du eta, lehenengo atal honetan istorioak nobela beltza baino komedia dirudi baina, aurrera egin ahala, sheriffa oso bestelakoa dela konturatuko gara: itxurakeriak alde batera utzirik maltzurra, moralik gabekoa, berezko makiabelismoz horniturikoa, boterearen izaera egiazkoa, boterearen paranoia, gizakiaren gaiztakeriarako isuria, hauteskundeak nola edo hala irabazi behar baititu bere lanpostuan jarraitu ahal izateko ez duelako argi ikusten bere kargurako berriro hautatuko duten ala ez.Eleberriaren bukaera aldera halaxe aurkezten digu bere burua Nick Coreyk:"Berez, goikoak eta ahaltsuak astintzen ibili beharko niken, lurralde honetako benetako jauntxoak astintzen, alegia. Baina ezin ditinat ukitu ere egin; beraz, behartua nagon beltzei eta zaborreria zuriari eraso gogorragoak egitera..."Hori guztia nolabait goxatzeko, arintzeko, Jim Thompsonen umorea dugu, beltz xamarra bada ere.Jim Thompson (1906-1977) Oklahomako indiar erreserba batean jaio zen. Idazle bikaina bazen ere, komunistatzat harturik bere lanek oso aprezio eta babes gutxi izan zituzten. Hala ere, Estatu Batuetan Europan baino ospetsuagoa da.Motza eta irakurterraza, gomendagarria da "1280 arima" eta sinonimoak landu nahi duenarentzat, nobela honetako testuingurua aintzat harturik 120 sinonimoen hiztegi azterketa proposatzen digute www.aixerrotabhi.net/eusk/curriculumat/euskara/1280arima.Izaskun Etxeberria