Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte bat pasa ondoren berriz ere Guaixek kulturari eskaintzen dion tarte honetan nago disko baten bitxikeriak, edo nire ustez merezi duten gauzak kontatzeko asmoarekin.Azkeneko urte honetan disko on asko kaleratuak izan dira (urtero bezala), eta kurtsoari aurre egiteko Jabier Muguruzaren "Konplizeak" aukeratu dut, uste dudalako merezi duen garrantzia ematen ez zaion artista bat delako.Diskoa iazko abuztuaren 27an kaleratu zuten Elkar diskaetxearekin. Jabier Muguruzaren bederatzigarrena da, hamalau urte pasa dira bere lehendabiziko diskoa, Boza barruan kaleratu zuenetik. Esan daiteke gaur egun euskal kantautore handiena dela, kalitateari garrantzia ematen badiogu.Irungo kantari honen lan berrienean bere ohiko giro dotore eta lasaia topatuko dugu, hiru osagai nagusi dituelarik: Jabierren ahotsa eta eskusoinua, Angel Unzuren gitarra eta produkzio artistikoa eta Mireia Otzerinjauregiren koroak. Javier Muguruzaren testu bat ere badugu, ohi bezala; kasu honetan, galdutako aitaren omenez egindakoa, Antxillesko arkupean abestian. Hutsune horren itzala, hain zuzen, present egon da diskoaren prestaketa iraun duen urtebetean, hainbat emozio bertan modu indartsuan islatzen direlarik. Tristura badago disko honetan, dudarik gabe, baina beste sentimentu eta emozio askorekin batera. Maitasuna, harridura, xamurtasuna, mina, bakardadea, elkartasuna...oraingo honetan ere testuak Iñaki Irazu, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete edo Inazio Mujikaren eskutik idatziak izan dira. Hori guztia gutxi balitz, luxuzko hiru gonbidatu izan ditu disko honen grabazioan: Martirio, 80. hamarkadan kopla mundua irauli ondoren, azken urteotan lan miresgarriak kaleratzen ari dena, kopla, bolero jazz eta flamenkoa uztartuz; Gorka Benitez, askorentzat estatuko saxo tenorerik onena eta apurtzailena gaur egun; eta Duquende, flamenko munduan Camaronen oinordeko jotzen dena.Berriz ere lan handi bat grabatzea lortu du, eta kritika guztiek hala esan dute oraingoan ere.Ernesto Leitza