Kulturartekotasuna eta familia aztergai

Guaixe 2008ko irailaren 10a

Tailerra etorkinekin lanean ari diren diziplina anitzeko profesionalei zuzenduta dago: ludotekari, gizarte zerbitzuetako langileak, emakume arloan ari direnak, liburuzainak lana eta osasun arlokoak... Tailerrean landuko dira, besteak beste: kultura bakoitzean eta migrazio prozesuan familiaren esanahia;  herrialde bakoitzeko familia egituraketak eta profesionalendako estrategiak. Izena eman edo informazioa jaso nahi duenak 19ra arteko epea du. Horretarako jo  648 070 710 telefonora edota immigrazioa@sakana-mank.com e-postara.LehiaketaSakanako Mankomunitateak bere immigrazio zerbitzurako logotipo lehiaketa deitu du. 16 urtetik gorako sakandarrek parte har dezakete, "desberdinak gara, Sakanan =" lelotzat daukan zerbitzuaren irudia egiteko. Teknika librea erabil daiteke. Lanak Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako aurkeztuko dira lastailaren 13tik azaroaren 19ra bitartean. Oinarrien berri ibarreko erakundearen web orrian daude.