Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Unai Hualde alkateak adierazi duenez, "araudi iraunkorra izan nahi du. Honekin orain arte garbi ez zeuden gauzak argitu nahi ditugu". Horren adibide da ordainketa modua: hala eskatzen duenak matrikularen erdia irailean eta beste erdia ilbeltzean ordaintzeko aukera izanen du. Lehentasunezko ordainketa modu gisa kreditu txartelaren bidezkoa ezarri da, bestela jakinaraziko den kontu korronte batean sartu beharko du dirua interesatuak. GehiagoIzena eman edota baja emateko 012 telefonora deitu beharko dute interesatuek. Ikastaro bakoitzean bete beharreko gutxieneko plaza kopurua dozena batekoa izanen da, bestela ez da talderik sortuko. Hala ere, jardueraren interesa dela eta salbuespenak egon daitezkeela dio araudiak. Halakoetan, 8 pertsonako taldeak sortuko lirateke. Jarduera guztiek ere gehienezko parte-hartzaile kopurua izanen dute, hortik aurrerako guztiek itxaron zerrenda osatuko dute, eta bajak sortu ahala zerrendara joko da.Aurtengo eskaintzaHaurrendakoTaekwondo, gimnastika erritmikoa (euskaraz), saskibaloi eskola, areto futbol eskola, futbol 7-areto futbola, irristaketa eskola, atletismo eskola, pilota eskola (euskaraz), txirrindularitza eskola eta tenis eskola (euskaraz). GazteendakoIngurumen heziketa teknikak aisialdian (euskaraz), film laburren animazioa (euskaraz), makillajea (euskaraz), malabareak eta oreka, saskibaloi eskola, futbol eskola, emakumeen areto futbo eskola, irristaketa eskola, atletismo eskola, pilota eskola, txirrindularitza eskola, tenis eskola, taekwondo eta gimnastika erritmikoa. HelduendakoIoga, literatura tertuliak, ehoziriak, lentzeria, Iortia antzerki tailerra eta zur lanketa.