Liderra irabazle

Guaixe 2008ko irailaren 3a

Liquigas taldeko Daniele Bennatik ez zuen nahiko izan lider postuari eustearekin. 4. etapa garaipena ere beretako izan zen. Lasai hartu zituen tropelak Cordoba eta Puertollano arteko 170,3 kilometroko etapa. Beste behin ere eguzkia izan zuten arerio nagusi eta baita erorikoak ere. Andaluzia-Cajasur taldeko Jose Antonio Lopez izan zen ihes egiten ausartu zen bakarra. Baina alferrik bere ahalegina, Liquigas, Lampre eta Quick Step taldeak lasai tiratzen hastearekin batera iheslariaren aldea ezerezean geratu baitzen. Bitartean Bennati liderrak eta Valverde eta Contador faboritoek atzean, tarteko esprintetan zuten lehia, gaurko erlojuz kontrakorako elkarri segundoak kendu nahian.Esprintean erabaki zen etapa eta hor ezustea: Bennati izan zen garailea, Quick Step taldeko Tom Bonnen eta Euskaltel-eko Koldo Fernandez de Larrearen aurretik. 16 segundora zeharkatu zuten helmuga Egoi Martinezek eta Imanol Erbitik eta 34 segundora Jose Luis Arrietak. Sailkapen nagusiko 10. postuan dago Egoi Martinez, Bennatirengandik minutu eta 5 segundora, 51.a da Jose Luis Arrieta, 1:46ra eta 122.a Imanol Erbiti, 12:49ra. Sailkapen nagusiari forma ematen hasteko erabakigarria izanen da gaurko etapa, 42,5 kilometroko erlojupekoa.