Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Columbia taldeak bere nagusitasunarekin jarraitzen du Alemaniako Itzulian. Atzo, itzuliko 5. etapan, talderi 3. garaipena eman zion Gerald Ciolek-ek. Txirrindulariek euripean egin zituzten Mainz eta Winterberg arteko 218 kilometroak. Beraz, 2. mailako portua eta 3. mailako 2 portuak ez ezik eguraldia ere oztopo izan zuten. Lan erdiak eginak zituztela, sailkapen nagusiko 35. postuan dago Altsasuko txirrindularia, Columbia taldeko Linus Gerdeman liderrarengandik 11:32ra.