Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuarekin batera Pirinioak iritsi dira Espainiako Itzulira. Lan ederra izan dute txirrindulariek: Hasteko 223,2 kilometroko etapa gogorra larunbatean, 2. mailako portu bat, 3. mailako bat, 1. mailako bat eta, amaitzeko, maila bereziko batekin: La Rabassarekin. Laburragoa zen atzoko etapa, 151 kilometrokoa, baina 1. mailako 3 portuk gogortu zuten lana, horietan azkenekoan helmuga zutelarik. Faboritoen arteko borroka izan zen Piriniotako etapa horietako ezaugarri nagusia. Larunbatean egun txarra izan zuen Valverdek eta horretaz baliatu ziren zuzeneko arerioak. Atzo, berriz, Sastre utzi zuten atzean Contador eta Valverdek. Astanako Leipheimer da lider berria. Egoi Martinez 16.a da, 6:41era; 88.a da Jose Luis Arrieta, 47:04ra; eta 121.a Erbiti, 1:03:13ra. Ez dira amaitu Pirinioetako etapak eta txirrindulariek gogotik lan egin beharko dute gaur ere. Vielha eta Sabiñanigo arteko 200,8 kilometroko etapa dute eta bidean 2. mailako 3 portu eta 3. mailako bat gainditu beharko dituzte.